Ingalaterra Berriko egun iluna | |
---|---|
Mota | Fenomeno meteorologiko |
Data | 1780ko maiatzaren 19a |
Ingalaterra Berriko egun iluna (ingelesez: New England's Dark Day) 1780ko maiatzaren 19an Ingalaterra Berrian gertatu zen ez-ohiko fenomenoari esaten zaio. Gaur egun fenomeno horren arrazoiak oraindik ez dira argitu. Espezialista askoren ustez jatorria fenomeno desberdinetan bilatu beharko litzateke: baso-sute baten kea, egun lainotua eta laino arin bat. Fenomenoa egoera honetan zetzan: eguerdi aldean, zenbait tokitan lehenago, zerua ilundu joan zen, gaua aurreratuz eta laster eragin handia izanik: oraindik eguna izanda kandelak eta argiak piztu behar izan ziren. Testigantzak ugariak izan ziren, tartean George Washington, eta askoren ustez fenomenoak Azken auzia iragartzen zuen.[1]